Hasiera

sol_celtaEnergiaren esparruan oso aktiboak diren hainbat herritar eta kolektibok sustatzen duten ekimena da hau, eta bere xedea da energia eredu iraunkorrago eta sozialki bidezkoago baterantz igarotzea. Energia eredu berri horrek energiarako sarbide demokratikoa aldarrikatzen du, eta iturri berriztagarrietatik abiatutako sorkuntza banatua bilatzen du.

Apustu irmoa egiten dugu udal politikaren alde; izan ere, herri eta hirietako administrazioak gakoak dira iraunkortasun sozial eta ekologikoko politikak ezartzeko, eta energia eredu berri hau garatzeko.

2015eko maiatzean udal hauteskundeak izango dira eta, beraz, aukera dugu agenda politikoan txertatzeko energia aurrezpenean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarritutako eredu berri honen onura ekonomikoak, sozialak nahiz ingurumenekoak aprobetxatu beharra. Gainera, hauteskunde aldi honi esker, herritarrek sektore estrategiko batean ikusle soil izateari utzi diezaiekete.

Horregatik, manifestu bat idaztea proposatzen dugu. Manifestu horrek bilduko du udalerriak hartzen duen konpromisoa, eredu energetiko berri baten alde lan egiteko, eta datozen lau urteetan tokiko administraziotik garatuko diren ekintza zehatzak gauzatzeko. Udal hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaiak eta alderdiak sinatuko dute manifestua, herritarrekiko hartzen duten konpromiso gisa.

Eredu energetiko berriaren alde lan egiten duten entitate, plataforma, elkarte eta adituek izandako eztabaidaren eta hausnarketaren ondorio da manifestua. Manifestuaren oinarri gisa erabili dira: hainbat lan dokumentu, hala nola Renovables fundazioarenak eta Nuevo Modelo Energetico plataformarenak; adituen hausnarketak, adibidez Javier Garcia Brevarenak; eta leku desberdinetan garatu diren esperientzia praktikoak, esate baterako Rubikoa (Bartzelona), Donostiakoa, Kantabriako Udalerrien Mankomunitatekoa, Murtziako Udalerri Iraunkorren Sarekoa edo Andaluziakoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s